Iraila, haurren minibiziaren inguruko kontzientziazioa zabaltzeko hilabetea
19 Iraila 2022
Haurren minbiziaren inguruan sentsibilizazioa lantzeko hilabetea da iraila. Gipuzkoako haur minbizidunen elkartea da Aspanogi, eta herrialdeko herrietan lan hau zabaltzeko lanean dihardu.
Legorretako kasuan, bi gazte ditugu egoera hau pasatu edo pasatzen ari direnak, Aritz Gorritxu eta Iñigo Etxarri, eta udalak bat egin du kanpaina honekin, denon artean egoera hauek ikusarazten laguntzeko.