Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Irekita dago hizkuntzak ikasteko izen-emate epea.

Irekita dago hizkuntzak ikasteko izen-emate epea.

15 Iraila 2026

Ordiziako Hizkuntza Eskola Ofizialak eta AEK euskaltegiak zabaldu dute 2026-2027 ikasturterako izena emateko epea. Bi erakundeek herritarrei zuzendutako prestakuntza-eskaintza zabala jarri dute martxan berriro ere.

Hizkuntza Eskola Ofiziala

Ordiziako Hizkuntza Eskola Ofizialean ingelesa eta frantsesa ikasteko aukera egongo da aurten ere. Matrikulazio-epea bihar bertan amaituko da eta ikasturte osoko matrikularen prezioa 72,36 eurokoa da.

Izena emateko, telefonoz (943 89 96 12) edo posta elektronikoz (eoiordiziaheo@gmail.com) egin beharko da

AEK

Euskara ikasi edo hobetu nahi dutenek AEKren bidez egin ahal izango dute. Kasu honetan, izen-emate epea datorren asteartean, irailaren 22an, itxiko da.

Informazioa eta izen-ematea egiteko: telefonoz (943 88 91 74 / 688 74 66 38 (Whatsapp)) edo posta elektronikoz (ordizia@aek.eus) egin beharko da.