Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Irekita dago udalekuetan izena emateko epea

Irekita dago udalekuetan izena emateko epea

14 Maiatza 2025

Zabalik dago Legorretako Udalak uda honetarako antolatutako udalekuetan eta gazteen irteeretan izena emateko epea. Ekainaren 1a izango da izen-emateko azken eguna.

Umeen programa Haur Hezkuntzako eta LHko umeentzat dago zuzenduta. Hauen kasuan, zerbitzua ekainaren 23an hasiko da eta uztailaren 24an amaitu, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara. Matrikularen kostua 80 eurokoa izango da.

Gazteen programa DBHko eta Batxilergoko ikasleentzat dago zuzenduta. Hauen kasuan, zerbitzua ekainaren 26an hasiko da eta uztailaren 22an amaitu, astean bi irteera eginez. Matrikularen kostua 120 eurokoa izango da.

Bi programetan deskontua izango dute DSBE eta GLL jasotzen duten familiek, familia ugariek eta guraso bakarreko familiek. Hainbat kasutan, ES96 2095 5075 13 1060024709 (Kutxabank) kontu zenbakian ordaindu beharko da, eta ondoren Herritarren Atarian izena eman, ordainagiria erantsiz.