Irrintzi Alai dantza taldeak gerra aurretik erositako ikurrina jasoko du udalak
27 Abendua 2023
Duela 88 urteko ikurrina jasoko du Legorretako Udalak. Zehazki, 1935. urtean Irrintzi Alai dantza taldeak herritarrek emandako diruarekin erosi zutena. Harrezkero, legezkoa ez zenean, Ezkiaga-Lasa familiaren etxean ezkutatuta egon zen, eta hemendik aurrera udaletxeko batzar aretoan egongo da ikusgai. Feliziano Ezkiaga Lasak, sendiaren izenean, udalaren esku utziko du ikurrina.
Donazio ekitaldia larunbat honetan, abenduak 30, izango da. 12:00etan hasiko da, eta bertaratzen direnek garai hartako bizipenak ezagutzeko aukera izango dute Feliciano Ezkiaga Lasaren eskutik.
Bestalde, garai hartako argazkien erakusketa ikusgai dago udaletxeko solairu nagusian. Ekitaldi egunean ez ezik, gaurtik aurrera bertaratu daiteke ikustera.