Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Iturri Haundiko eremua berreskuratzeko lanak

Iturri Haundiko eremua berreskuratzeko lanak

24 Iraila 2025

Gaur hasi dira Iturri Haundiko eremua berreskuratzeko lanak. Eremu honek duen balioa kontuan izanik, Legorretako Udalak eremua berreskuratzeko proiektua aurkeztu zuen eta Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako dirulaguntzarekin gauzatuko da. Lan hauek 4 astetako iraupena izatea aurreikusten da.

Ondorengo lanak burutu behar dira:

  • Desbrozeak.
  • Iturriaren konponketa.
  • Iturriaren hustubidea jaso eta harrizko elementuekin urmaela egin.
  • Urmaelaren hustubidea Oria errekara bideratu.
  • Bidea txukundu.
  • Zurezko eserlekuak ipini.
  • Espezie inbaditzaileen aurkako esku-hartzea burutu.