Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
'Izarretatik etxeko bonbiletara, esperimentuen bidez', Fernando Plazaolarekin

'Izarretatik etxeko bonbiletara, esperimentuen bidez', Fernando Plazaolarekin

28 Urria 2016

Herritar bat izango dugu hizlari gaur Zientzia Astean, Fernando Plazaola EHUko Ikerketaren arloko errektoreordea, hain zuzen.

Herri Antzokian emango du hitzaldia, 19:30etan: Izarretatik etxeko bonbiletara, esperimentuen bidez.

Aurretik, arratsaldeko bostetan, telefono mugikorraren erabilerari buruzko tailerra izango da udaletxean, Aldaieta jubilatuen elkarteko kideentzat, Legorpartyren eskutik.

19:00etan, berriz, buruhandiak izango dira.