Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Izena eman daiteke pilates, yoga eta zumba ikastaroetan

Izena eman daiteke pilates, yoga eta zumba ikastaroetan

06 Iraila 2018

Zabalik dago pilates, yoga eta zumba ikastaroetan izena emateko epea.

Pilates eta yoga udalak antolatzen ditu, eta kultur etxean eman behar da izena (07:15-11:30 / 16:30-19:30), edo, bestela, kultura.legorreta @ euskalnet.net helbide elektronikora idatzita.

Ikastaro mota: Pilates.
Egutegia: Astelehen eta asteazkenetan, hiru ordutegi: 09:00-10:00 / 18:30-19:30 / 19:30-20:30.
Izena emateko epea: Irailak 19.
Matrikula: 315 € (35 € hileko).
Toki mugatuak: 8-10 ikasle.

Ikastaro mota: Yoga.
Egutegia: Astelehenetan, 18:00-19:30.
Izena emateko epea: Irailak 21.
Matrikula: 270 € (30 € hileko).
Toki mugatuak: 7-10 ikasle.

Zumba, berriz, partikular batek antolatzen du. Klaudia da irakaslea, eta hari deituta eman behar da izena (645-55 86 87).

Ikastaro mota: Zumba.
Egutegia: Astearte eta ostegunetan, bi ordutegi: 09:20-10:20 / 18:20-19:20.
Matrikula: 28 € hileko.
Ikasle kopurua: Gutxienez, hamar.