Herritar, festa batzordetik ESKERRIK ASKO!
Urtero bezala, izugarria da festen bueltan herritarrongandik jaso dugun grina eta azpimarratzekoa da, zenbat herritarrek hartu duzuen parte antolakuntzan zein ekintzetan.
Festek, hala ere, alde ilun bat izan dute. Zenbait erasoren ondorioz, udalak "Eraso Matxisten aurkako" protokoloa martxan jarri behar izan du. Horregatik, antolakuntza eta autodefentsa feministan berresten gara, oraindik gure herrian horrelako egoerak gertatzen direlako.
Egindakotik ikasi, kritikak baloratu eta antolakuntzan aritu direnen lanak sortzen digun harrotasunaz diogu: jarrai dezagun, elkarrekin, herritik eta herriarentzat diren festak antolatu eta gozatzen!
Mila esker, Legorreta!
Ikusi hemen jaietako argazki galeria osorik.