COVID-19 birusak jarduera ekonomikoan eragin dituen kalte ekonomiko handiei aurre egiteko laguntza bide ezberdinak abian dira; batzuk argitaratu dira, eta besteak bidean datoz. Laguntza horiek guztiak maila ezberdinetatik bideratzen ari dira: Estatua, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia… Bestalde, jarduera ekonomikoa bera ere askotarikoa da, enpresa txiki eta ertainak, autonomoak edota ekintzaileak, eta baita lan egiten duten esparruak ere. Horregatik, garrantzitsua da informazio zehatza jaso, eta nora jo jakitea. Horretarako, erakunde ezberdinen arteko koordinazio eta elkarlanean oinarrituta, honako informazioa helarazi nahi du Legorretako Udalak.
INFORMAZIO EGUNERATUA ETA LEKU BEREAN
Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu duen plataforman:
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/covid19ekonomia
Bertan, argitaratu diren dirulaguntza guztien deialdiak eta gainerako informazio interesgarria leku berean eta lau ataletan antolatuta dago:
1.- Osasun laborala 2.- Arlo laborala 3.-Laguntza publikoak 4.- Zerga-arloa
DIRULAGUNTZEN KUDEAKETA ETA AHOLKULARITZA
Dirulaguntza ezberdinen kudeaketarako, Goieki Goierriko Garapen Agentziak emango du laguntza eta aholkularitza.
Autonomo edo ETE/PYME bakoitza egoera guztiz desberdin baten aurrean dagoenez, esparruka banatu da arreta. Alabaina, jarduera ekonomikoen aniztasuna ikusita, garrantzitsua da deitzen duzunerako informazioa eskura izatea:
- Lanean jarraitzen duzu? Bai → Nondik? Lantokitik / etxetik
Fakturazioa %75a baino gehiago jaitsi zaizu. Ez → Noiztik? Martxoaren 14tik (RD 463/2020) / Martxoaren 29tik (RD 10/2020) - Ze enpresa mota zara? Autonomoa, ETE/PYME.
- Langileak dituzu? ERTE bat aplikatu duzu?
- Finantzaketa beharra duzu? Elkargirekin mailegua daukazu? Mailegu bat behar duzu?
Goiekin informazioa lortzeko nora jo:
ADMINISTRAZIOA (bulego lanak eta abar)
Tel: 943 16 09 70 / 658 75 55 23 ana.goieki@goierri.eus
EKINTZAILETZA (merkatariak, tabernak, hasi berriak, lanbide autonomoak…)
Tel: 943 16 18 31/ 659 96 48 03 maialen.goieki@goierri.eus
INDUSTRIA (enpresak, tailerrak etab.)
Tel: 943 16 00 40 / 661 73 74 59 xabier.goieki@goierri.eus
TURISMOA (hotelak, jatetxeak, etab.)
Tel: 943 16 18 23 /610 40 51 49 niko@goierriturismo.com



