Jendaurrean ikusgai daude apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako hautesle zerrendak
11 Martxoa 2019
2019ko martxoaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen martxoaren 4ko 129/2019 Errege Dekretua, apirilaren 28ko Hauteskunde Orokorretara deituz; hori dela eta, kontuan harturik ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 39.2 artikuluan ezarririkoa, hautesle zerrendak jendaurrean ikusgai jartzen dira martxoaren 11tik 18ra bitartean. Edozein pertsonak egin ditzake eskabide eta kexak udaletxearen aurrean, bere izena zerrendan ez dagoelako; horretarako, udaletxera bertaratu beharko da, eta bertan emango diren inprimakiak erabiliko dira.
Horrez gain, apirilaren 1ean jakingo da zein hautesleri egokituko zaien hauteskunde egunean mahaian egotea.