Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Jolas eremuen inguruko parte-hartze saioa

Jolas eremuen inguruko parte-hartze saioa

14 Urria 2025

Herriko jolas eremuak biziberritzeko asmoarekin, parte-hartze prozesua jarriko du martxan Legorretako Udalak. Prozesu honetan Ugaro ikastetxeko 6-12 urte bitarteko haurrek eta 12-16 urte bitarteko gaztetxoek izango dute protagonismoa, baina aldi berean, guraso zein herritar ororen ekarpena ere, ezinbestekoa izango da.

Lehen saioa, ostegun honetan, urriaren 16an, 17:30ean Herri Antzokian burutuko da eta haurrei, gurasoei eta interesa duten herritarrei zuzendua dago. Ondoren, haur eta gaztetxoek hiru saiotan landuko dute jolas eremuen diseinua, maketak sortu eta udal ordezkariei aurkeztuko dizkiete. Proposamen hauek aztertu ondoren, azken emaitza herritarrei erakusteko ekitaldi bat egingo da.