Jose Angel Lasa eskultore legorretarraren hitzaldia izango da bihar
22 Urria 2018
Kultur Astearen barruan, bihar, asteartea, Blue planet lanaren inguruko hitzaldia emango du Jose Angel Lasa eskultore legorretarrak. Udaletxean dago ikusgai, ekainaz geroztik, eta bost urtean egongo da bertan.
Udaletxean bertan izango da hitzaldia, 19:00etan. Aurretik, buruhandiak izango dira, 18:30etan.