Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Joskintza tailerrean izena emateko aukera gaurtik aurrera

Joskintza tailerrean izena emateko aukera gaurtik aurrera

29 Iraila 2026

Legorretako Udaleko Kultura Sailak joskintza tailerra antolatu du eta gaur zabaldu da izena emateko epea. Horretarako azkeneko eguna urriaren 7a izango da.

Ikastaroa datorren urriaren 17an hasiko da eta asteartero eskainiko da 2 ordutegi ezberdinetan, bata 14:30etik 16:30era eta bestea 16:30etik 18:30era. Ana Rosa Agirrek eta Ana Belen Marcosek emango dute ikastaroa.

Tailerrerako plazak mugatuak izango dira, eta eskaintzen diren plaza kopurua gainditzen bada, plazak zozketa bitartez esleituko dira. Ikastaroaren kostua 50 eurokoa izango da eta tailerra hasi aurretik, urriaren 13an, 16:30ean bilera informatibo bat egingo da tailerraren ezaugarriak azaltzeko.

Informazio gehiagorako eta izena emateko:  

- https://labur.eus/joskintzatailerra

-Udaletxean

-Liburutegian

joskintza tailerra