Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Jubilatu Astea ospatuko da igandera bitarte

Jubilatu Astea ospatuko da igandera bitarte

11 Iraila 2018

Gaur hasi eta igandera bitarte, Jubilatu Astea ospatuko dute Aldaieta elkarteko kideek. Hona hemen egitaraua:

Irailak 11, asteartea:

18:00: Bingoa, elkartean.

19:30: Patata tortilen dastaketa, ardo on batez lagunduta.

Irailak 13, osteguna:

18:00: Hiromiren rakugolariak. Japoniar rakugoak euskaraz. Udaletxean.

Irailak 14, ostirala:

18:00: Ibilaldi neurtua, Aldaieta jubilatu elkartetik abiatuta. 3-4 pertsonako taldeak. Bi itzuli, bost kilometro. Ordu eta erdi.

Irailak 16, igandea (Jubilatuen Eguna):

12:00: Meza nagusia, hildako guztiak gogoratuz.

Ondoren, hamaiketakoa elkarteek antolatuta.

14:00: Sari banaketa.

14:15: Omenduei eskaintza.

14:30: Bazkaria.

Ondoren, dantza.