Ekimen desberdinez osatutako astea antolatu du Legorretako Aldaieta Jubilatuen Elkarteak. Datorren asteazkenean, irailaren 17an hasita, igandera bitarte ospatuko da. Hau da egitaraua:
Irailak 17, asteazkena
“Ttipi-ttapa: onura fisikoa eta mentala” hitzaldia, Udal aretoan, 18:00etan. Odei Lopez eta Iker Lasak eskainiko dute hitzaldia.
Irailak 18, osteguna
Bingoa, 17:00etan. Ondoren, 19:30ean, patata tortilen dastaketa egingo da.
Irailak 19, ostirala
Arratsaldeko 17:00etan hasita, jokoak: kartak, toka, potea eta igela. Ondoren, txorizoa eskainiko da.
Irailak 21, igandea
Meza ondoren hamaiketakoa egingo da, 14:00etan mahai-jokoen sari banaketa eta bi omenduei aitortza eta 14:30ean bazkaria.