Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Kale Nagusiko 6. zenbakiko orubea erabilgarri bihurtzeko lanak hasi dira

Kale Nagusiko 6. zenbakiko orubea erabilgarri bihurtzeko lanak hasi dira

11 Iraila 2023

Legorretako Udalak Kale Nagusiko 6. zenbakiko orubea erabilgarri bihurtu nahi du, eta horretarako egokitzapen lanak egiten hasi da. Lanak astelehen honetan hasi dira, eta dena ondo bidean, bi astez luzatuko dira egin beharrekoak.

Helburua orubea irekitzea da eta jendeak espazio hori erabiltzeko aukera izatea. Udalak sinatutako hitzarmenari esker, erabilera publikoa izango du; izan ere, eremu pribatua baita. Baina espazio honen erabilera publikoak iraupen mugatua izango du: zehazki, etorkizuneko etxebizitzak eraikitzeko lanak hasi arte edo hiru urtez, gehienez.

Behin lanak amaituta, herritarrek libreki erabiltzeko aukera izango dute. Herriko plazatik gertuen dagoen gunean eserlekuak jarriko dira hormaren aurka, eta Joxe Iturrioz kaletik gertu berdegune bat zabalduko da.

Jarraian, proiektuaren planoa ikusgai:

Orubea planoa