Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Kaleko Zinema: Hurrengo Geltokia - Legorreta Oroimen Historikoa

Kaleko Zinema: Hurrengo Geltokia - Legorreta Oroimen Historikoa

15 Apirila 2015

Legorretako Udalak antolatuta datorren larunbatean, hilak 18, iluntzeko 9 terdietan HURRENGO GELTOKIA Legorreta Oroimen Historikoaren DOKUMENTALAREN aurkezpen emanaldia izango da Korta eta Zapas plazan.

Lan honetan 1936ko altxamendu militarraren eta gerra ondorenaren kontakizunaren berri ematen duten testigantzak jasotzen dira. Iban zunzunegi Legorretarrak zuzendu du lan hau eta Jabier Muguruza musikari ezagunaren doinuak erabili ditu lan honetan. Herritarrekin egindako elkarrizketekin ordu terdiko filma osatu da, baina aipatu behar da testigantzen bilduma askoz ere zabalagoa dela eta denera 40 elkarrizketa bildu direla.

Legorretan ezezik Donotiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldian ere aurkeztuko da. Kultur Etxeetako Zikloan hartuko du parte eta Egiako kultur Etxean apirilaren 28an aurkeztuko da.

Legorretako dulatetik eskerrak eman nahi dizuegu parte hartu duzuen guztioi, zuei esker gure herriko historiaren oroimena berreskuratzeko lehen urratsa eman delako.

b2ap3_thumbnail_cartelHG18.jpg 

Sustatzailea: Legorretako Udala

Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Egileak: Aldapa Haundi Kultur Elkartea