'Kanpora sartzen' antzezlanerako sarrerak salgai udaletxean eta liburutegian
23 Otsaila 2023
Datorren martxoaren 11n eta 12an Xabin Fernandez herritarrak, Intza Alkain aktorearekin batera, 'Kanpora sartzen' antzezlana estreinatuko du Legorretako Herri Antzokian, Txalo Produkzioak konpainiaren eskutik. Martxoaren 11ko saioa 20:00etan izango da, eta martxoaren 12koak, 18:00etan eta 20:00etan.
Aitziber Garmendiak zuzendutako lan berri honetan, umoretik, GIBaren inguruan bizitako esperientziak kontatuko dira. Antzezlana ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko udaletxean eta liburutegian, 10 euroan.