Karate erakustaldia, zumba festa eta Elekun abesbatzaren kontzertua larunbatean
18 Maiatza 2017
Festen atarian, ekintzaz beteriko asteburua izango da datorrena ere. Larunbatean, arratsaldeko bostetan, Karate erakustaldia izango da frontoian. Horren ondoren, arratsaldeko seietan, Zumba festa izango da, frontoian bertan hori ere. Eguna amaitzeko, iluntzeko zortzietan, Elekun abesbatzaren kontzertua izango da, Herri Antzokian. Herriko abesbatzak ez ezik, Ordiziako Oroith Txiki abesbatzak ere eskainiko du kontzertua.