Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Kike Amonarrizen eskutik, haurren eta gurasoen hizkuntza-ohituren inguruko hitzaldia ostegun honetan

Kike Amonarrizen eskutik, haurren eta gurasoen hizkuntza-ohituren inguruko hitzaldia ostegun honetan

21 Azaroa 2023

'Haurren Aurrean Helduok Heldu' egitasmoaren harira, Kike Amonarrizek haurren eta gurasoen hizkuntza-ohituren inguruko hitzaldia eskainiko du ostegun honetan, azaroak 23. Ugaro ikastetxean izango da, eta 18:30ean hasiko da. Hitzaldia Elegunea euskara elkarteak hezkuntza komunitatearekin elkarlanean antolatu da.

Haurrek hizkuntzak nola ikasten dituzten, ikaskuntza-prozesu hori nola erraztu eta indartu dezakegun eta haurrek hizkuntzekin batera zer barneratzen duten azalduko du: erreferentzia kulturalak, erabiltzeko arau sozialak, etab.

Haurren Aurrean Helduok Heldu egitasmoari esker, bi helburu lortu nahi dira: batetik, helduen arteko hizkuntza portaeretan eragitea eta euskararen erabilera areagotzeko aktibatzea, eta bestetik helduen hizkuntza ohiturek umeengan duten eraginaren kontzientzia piztea.