Legorretako Udaletik pilates eta yoga Ikastaroak antolatu dira 2026-2027 ikasturterako.
Pilateseko ikastaroan, bi talde ezberdin egongo dira, bata goizez eta bestea arratsaldez.
Goizeko ikastaroa astelehenetan eta asteazkenetan izango da Kultur Etxeko goiko solairuan 9:00etatik 10:00etara. Arratsaldeko ikastaroa, berriz, astearte eta ostegunetan, 18:15etik 19:15era Ugaro Herri Ikastetxeko soinketa gelan. Ikastaroak, hurrenez hurren, irailaren 28 eta 29an hasiko dira.
Yogari dagokionez, klaseak astelehenetan izango dira arratsaldeko 17:00etatik 18:30era antzokian. Ikastaroa urriaren 5ean hasiko da.
Ikastaroek plaza mugatuak izango dituzte (talde bakoitzak gutxienez ere 6 ikasle izan beharko ditu eta gehienez ere 12) eta gehienezko kopurua gainditzen bada, zozketa egingo da. Ikastaro osorako matrikularen kostua 405 eurokoa izango da (45 euro/hileko) pilatesen kasuan eta yogaren kasuan 315 eurokoa (35 euro/hileko). Ikastaroa hasi ondoren ez da matrikula dirurik itzuliko ezta ordainketarako agindu iraunkorra baliogabetuko. Izena emateko epea irailaren 17an amaituko da.
Izena ematea esteka honetan egin beharko da.
Informazio gehiagorako edo izen ematearekin laguntza behar izanez gero, udaletxea (goizez) edo liburutegia (arratsaldez) irekita egongo dira.
Izena emateko epea irailaren 17an amaituko da.



