Everybody Here Wants You Ordiziako taldea etorriko da Legorretako Herri Antzokira larunbatean, 20:00etan. Kontzertua doan izango da, eta gonbidapenik ere ez da behar izango. Oraingo honetan, aulkirik ez da izango, zutik ikusteko kontzertua izango baita.
Joseba Basarte (ahotsa, gitarra), Koldo Amondarain (baxua), Joseba de Arriba (gitarra) eta Xabier Lopez Atxega (bateria) musikarien proiektua da 'Everybody Here Wants You'. Omenaldia egingo diote 90eko harmarkadako disko aipagarrienetariko bati: Grace diskoari, Jeff Buckleyren lehenengo eta estudioko disko bakarrari.