Dar-Dar produkzioak Legorretako Udalarentzat garatzen ari den Kultur Aniztasun eta Elkar Ezagutza proiektua dela eta, eguberri hauetan “Kultur Aniztasuna Sukaldean” ekimena eramango da aurrera.
Ekimen honetan munduko plater desberdinak prestatzen ikasiaz, elkar ezagutzeko aukera izango dugu.
Ekintza hau herriko elkarteekin (Jota kea, Aldapa haundi eta Bilkoin) elkar lanean garatuko da.
Egunak: abenduak 29, abenduak 30 eta urtarrilak 2
Lekua: Jota kea, Aldapa haundi eta Bilkoin
Jarduera hau goizeko 11:00etatik 13:00etara izango da
Izen ematea 10€ kostako da, langabetuek borondatea dutena ordaintzeko aukera dute.
Izena udaletxean eman behar da abenduak 23a baino lehen.
Ondoren, abenduak 26arte Dar-Dar produkzioak-era deituz apunta zaitezkete.
629210952 Asier
Abenduak 26an azalpen bilera bat egingo da udaleko pleno aretoan 19:00etan.