Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Kulturaz gozatzeko hainbat proposamen Legorretako Udazken Kulturalean

Kulturaz gozatzeko hainbat proposamen Legorretako Udazken Kulturalean

30 Iraila 2026

Udazken Kulturalaren egitaraua prestatuta, datozen egunetan banatuko da etxez etxe.

Herriko eragileekin elkarlanean osatutako 18 kultur proposamenek osatzen dute aurtengo eskaintza; urria, azaroa eta abendua bitartean adin guztietako herritarrengana iristeko helburuarekin prestatua.

Herri Antzokian ordainpekoak diren ikuskizunetarako sarrerak (5,00 €) udaletxean (8:00-14:00) eta udal liburutegian (16:30-19:30) eskuratu daitezke. Salmenta datak, aurrerago zehaztuko dira.