Ostiral honetan, azaroak 28, KZ Guneako tutorearen bisita izango dugu Legorretako Udal Liburutegian.
Tutorearen ordutegia, 9.00etatik 13.00etara izango da. Bertan, administrazio publikoarekin telematikoki harremanetan jartzeko behar den BakQ ateratzeaz gain, internet bidezko tramite ezberdinak egiten lagundu dezake tutoreak. Besteak beste, Osakidetzako edo NANa berritzeko hitzorduak hartzen lagundu dezake.