'Lágrimas de arena' bideokliparen aurkezpena izango da hilaren 10ean, antzokian
03 Iraila 2021
Azken Hatsa musika taldeak Lágrimas de arena izeneko kantua eta bideoklipa egin ditu, Avite elkartearekin elkarlanean, talidomidak kalte egindako kideen egoerari ikusgarritasuna emateko helburuz.
Hainbat kolaborazio ere izan dituzte, gainera: Zea Mays taldeko Aiora Renteriak, Niña Coyote eta Chico Tornado taldeko Koldo Soretek, Reincidentes taldeko Fernando Madinak eta Enrique Villarreal Drogas-ek parte hartu dute.
Irailaren 10ean, 19:00etan, bideokliparen aurkezpena izango da Herri Antzokian; horrez gain, elkarrizketa egingo zaie Azken Hatsa taldeko kideei eta Avite elkarteko kideei.
Ekitaldirako izena eman beharko da:
- Whatsappez: 747-42 82 60 - Telefonoz: 943-08 50 50 - Posta elektronikoz: kultura@legorreta.eus - Kultur etxean