Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Lan eskaintza: aldi baterako peoi bat kontratatzeko deialdia

Lan eskaintza: aldi baterako peoi bat kontratatzeko deialdia

27 Iraila 2024

Lanbideren bitartez, Legorretako Udalak aldi baterako peoi bat kontratatzeko deialdia egin du. Lanpostu honekin degradatutako hiri-espazioak eta paisaiak berreskuratu, udal azpiegitura eta ekipamenduen egokitze lanak, berdeguneen mantentzea eta brigada lanak egitea nahi da. Lan eskaintza hau enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntza-deialdiaren baitan argitaratu da. 6 hilabetetarako kontratua eskainiko da, lanaldi osoan (07:30-14:30). Hautatua urrian hasiko dela lanean aurreikusten da.

Bete beharreko baldintzak honakoak dira:

- Goierrin erroldatuta egotea.

- Toki ekintzetarako 2024ko Lanbideko dirulaguntza deialdian ezarritako irizpideak betetzea, lehenengo tipologiari dagozkionak hain zuzen ere.

- Langabezian egotea.

- B gidabaimena izatea.

Dena den, kontuan hartuko da euskara maila, Legorretan erroldatuta izatea, peoi gisa esperientzia izatea, igeltseritza eta lorezaintza oinarrizko ezagutza izatea eta makineria eta tresnak erabiltzen jakitea.

Izen ematea Lanbideren webgunean bitartez egin behar da, zehazki esteka honetan. Horretarako azken eguna urriaren 10a izango da.