Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Lan eskaintza: aldi baterako zeregin anitzeko langile bat kontratatzeko deialdia

Lan eskaintza: aldi baterako zeregin anitzeko langile bat kontratatzeko deialdia

30 Urtarrila 2025

Lanbideren bitartez, Legorretako Udalak 6 hilabeterako zeregin anitzeko langile bat kontratatzeko deialdia egin du. Lanpostu honetan, udal eraikinak eta kaleak garbitzeko lanak, obra eta mantentze lan txikiak eta lorezaintza lanak egingo dira. Horrez gain, egunerokoan sor daitezkeen beharrei erantzun beharko zaie, eta herriko ekimenetan, muntaketetan, konpostean eta antzerako lanetan laguntza eskaini.

Bete beharreko baldintzak bi dira: eskola ziurtagiria eta B gidabaimena izatea. Dena den, kontuan hartuko da euskaraz komunikatzeko gaitasuna, langabezian egotea, Legorretan erroldatua egotea eta antzeko lanetan esperientzia izatea.

Izen ematea Lanbideren webgunearen bitartez egin behar da, zehazki esteka honetan. Horretarako azken eguna otsailaren 7a izango da.