Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Lan eskaintza: gizarte langilearen administrari laguntzailea

Lan eskaintza: gizarte langilearen administrari laguntzailea

17 Abendua 2024

Lanbideren bitartez, Legorretako Udalak urte baterako gizarte langilearen administrari laguntzaile bat kontratatzeko deialdia egin du. Jardunaldi erdiko ordezkapen bat egiteko da; jardunaldiaren %35a Legorretako udalean burutuko litzateke eta %15a Itsasondoko udalean.

Bete beharreko baldintzak honakoak dira:

- Eskolako gradudun edo lanbide hezkuntzako lehenengo mailako titulua izatea.

- Euskarako 3. hizkuntza eskakizuna izatea(C1).

Dena den, kontuan hartuko da, lanbide hezkuntzako bigarren mailako titulua izatea eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzen kudeaketan esperientzia izatea.

Izen ematea Lanbideren webgunean egin behar da, zehazki esteka honetan. Horretarako azken eguna urtarrilaren 5a izango da.