2017ko ekitaldian udal honi sor liezazkiokeen betebeharrei erantzun ahal izateko, lan poltsa bat eratuko da.
Lan poltsa honetan sartu eta, bere kasuan, kontratatu ahal izateko, honako baldintza hauek bete behar dira:
• Adina 18 eta 65 urte artekoa izatea.
• Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda edukitzea.
• Legorretan erroldatuta egotea, gutxienez hiru hilabeteko antzinatasunarekin (deialdi honen egunetik kontatzen hasita).
• Euskaraz hitz egiteko gai izatea.
Lan poltsa honetan interesaturik daudenek udal bulegoan aurkeztu behar dute eskaria datorren maiatzaren 17 (barne) arteko epean; dagokion eskabide egokia aurkezteaz gain, honako hauek erantsi beharko dira: