Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Larunbatean egingo da IV. Xendapedalak Mendi Bizikleta Martxa

Larunbatean egingo da IV. Xendapedalak Mendi Bizikleta Martxa

26 Iraila 2023

Ate joka daukagu Xendapedalak Mendi Bizikleta Martxaren edizio berri bat. Zehazki, laugarrena izango da, eta larunbat honetan, irailak 30 egingo da. Martxa 9:00etan abiatuko da Legorretako plazatik.

Aurten ere bi ibilbide jarri ditu aukeran Pikuk Kirol Klubak: motza, 25 kilometro eta 1.000 metroko desnibel metatuarekin, eta luzea, 40 kilometro eta 1.500 metroko desnibel metatuarekin. 16 urtetik gorakoek egin ahal izango dute proba.

Izen ematearen epeari dagokionez, ostegunera arte egongo da irekita, 18:00ak arte. Pertsonako 30 euro ordaindu beharko dira, eta federatuak ez direnek bost euro gehiago. Izen emateak eta informazio gehiago Pikuk Kirol Klubaren webgunean dago eskuragarri.

Xendapedalak 2023