Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Larunbatean ibilaldia izango da Itsasondotik Legorretara, Hip Hip URRI! egitasmoaren harira

Larunbatean ibilaldia izango da Itsasondotik Legorretara, Hip Hip URRI! egitasmoaren harira

13 Urria 2016

Haur eta gazteekin kultura familian partekatzeko hilabetea izango da urria, Hip Hip URRI! egitasmoaren barruan. Europako October Children proiektuan oinarrituta antolatzen da, Gipuzkoa osoan, eta Legorretan urriaren 15ean ospatuko da.

Larunbat honetarako, ibilaldia antolatu da haur eta gaztetxoentzat, Itsasondotik Legorretara. Goizeko 09:52an hartuko dugu trena Legorretan, eta Itsasondora joango gara. Han, herriko plazan, itsasondoarrekin elkartu, eta menditik barrena etorriko gara Legorretara, Arama eta Altzagarate zeharkatuz.

Legorretara iritsita, plazan izango da bazkaria. Norberak eraman beharko du bere jatekoa, eta edaria udalak jarriko du; bai eta mahaiak eta aulkiak ere. Ibilbiderako, berriz, hamaiketakoa eta edaria eramatea gomendatzen da. Bazkaldu ondoren, jolasak izango dira.

Ekintza hau Legorretako Udalak, Ugarotarrak guraso elkarteak, Itsasondoko Udalak eta Itturri txiki guraso elkarteak antolatu dute elkarlanean. Eskolan banatutako liburuxkan jartzen du urriaren 11 baino lehen eman behar dela izena, baina izena eman gabe ere lasai animatu, denentzat dago-eta tokia!