Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Larunbatean, ume jolasak eta hitzaldia

Larunbatean, ume jolasak eta hitzaldia

28 Abendua 2017

Larunbatean, hilaren 30ean, ume jolasak izango dira plazan, Gaztepiku gazte asanbladaren eskutik. Arratsaldeko bostetan hasiko dira.

Horrez gain, 18:30etan, Aspanogi elkarteko Aritz Gorritxu legorretarraren hitzaldia izango da Herri Antzokian, minbiziaren inguruan, Legorretatik Mundura herriko GKEak antolatuta.