Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
'Las ilusiones perdidas' pelikula izango da ikusgai bihar

'Las ilusiones perdidas' pelikula izango da ikusgai bihar

21 Otsaila 2023

Bihar, otsailaren 22an, Xavier Giannolik zuzendutako 'Las ilusiones perdidas' pelikula izango da ikusgai Antzokian. Honoré de Balzacen 'Les illusions perdues' eleberriaren egokitzapena da pelikula hau eta bertan  Louise de Bargeton baronesaz maiteminduta dagoen poeta gazte baten istorioa kontatzen da. 2022ko Cesar sarietan zazpi Cesar irabazi zituen. Emanaldia, beti bezala, 19:00etan hasiko da eta doakoa izango da.