Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Lau farola jarri dira autobus geltokiaren inguruan

Lau farola jarri dira autobus geltokiaren inguruan

06 Urria 2023

Bide segurtasuna hobetzeko eta inguruko ikusgarritasuna hobetzeko helburuarekin, Errepide Nazionalean aurkitzen den autobus geltokiaren inguruan lau farola jarri dira. Autobuseko erabiltzaileez gain, bidegorria erabiltzen duten txirrindulari, korrikalari eta oinezkoetan pentsatuz ere jarri dira; azken finean, garrantzitsua baita guztien segurtasuna.

Legorretako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren bitartez jasotako dirulaguntza baten bitartez jarri ditu aurrez aipatutako lau argi puntuak.