Prest dago udaberrirako egitaraua, bete-betea! Herri Antzokian, oraingoan, lau kontzertu eta bertsoz girotutako apustu bat izango dira.
Apirilaren 13an, Hiri Galduak eta Libe taldeen kontzertua izango da, 22:30etan hasita.
Apirilaren 27an, Ruper Ordorika igoko da antzokiko oholtzara, 19:30etan. Kasu horretan, kontzertua eserita ikusteko izango da.
Maiatzaren 4an, EH Sukarrak emango du kontzertua, 22:30etan.
Ekainaren 8an, bertsoz girotutako apustu bat izango da, Odei Lopez eta Imanol Iruarrizekin.
Ekainaren 15ean, Zesura eta Agresión Verbal taldeen kontzertua izango da.
Bada berritasun bat oraingoan: lau kontzertuetarako bono bat eskuragai egongo da legorretar guztientzat. Bono hori erosiz gero, %25eko deskontua izango dute langileek (15 euro balio du), eta %50ekoa adintxikiko, ikasle, langabe eta jubilatuek (10 euro balio du).
Martxoaren 26tik (astelehena) apirilaren 13ra bitarte (ostirala) egongo da eskuragai, udaletxean eta kultur etxean.


