Lazkaoko Beneditarren Fundazioa 2011n sortu zen eta bere helburuetako bat Euskal Herriko ondarea ikertzea eta zabaltzea da. Juan Jose Agirrek 1970eko hamarkadatik gaur arte bildutako argitalpenak, artxiboak eta mota guztietako bildumak daude bertan. Legorretako Udalarekin sinatutako akordio bati esker, liburutegia eta artxiboa bisitatzeko aukera egongo da martxoaren 20an. Bisita hau, 18:00etan hasiko da eta bertan parte-hartzeko, izena eman beharko da 943 88 87 81 telefonora deituta edo lbf@lbf.eus helbidera mezu bat bidalita.