Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Lazkaoko Beneditarren fundazioa ezagutzeko bisita gidatuen datak

Lazkaoko Beneditarren fundazioa ezagutzeko bisita gidatuen datak

14 Urria 2026

Lazkaoko Beneditarren Fundazioa 2011n sortu zen eta bere helburuetako bat Euskal Herriko ondarea ikertzea eta zabaltzea da. Juan Jose Agirrek 1970eko hamarkadatik gaur arte bildutako argitalpenak, artxiboak eta mota guztietako bildumak daude bertan.

Legorretako Udalarekin sinatutako akordioari esker, liburutegia eta artxiboa bisitatzeko aukera egongo da datozen egunetan:

  • Urriak 16, ostirala: 18:30.
  • Urriak 17, larunbata: 11:00.
  • Urriak 22, osteguna: 11:00.

Bisitan parte-hartzeko izena eman beharko da 943 88 87 81 telefonora deituta edo lbf@lbf.eus helbidera mezu bat bidalita.