Legoreggae 2016 jaialdia aurrera emateko, herritarren kolaborazioa behar dugu. Lehengo urteko arrakastaren ostean, antolatzaileak jaialdiari beste dimentsio bat eman nahi izan diogu, baina jakitun gara herritarren laguntza gabe ezingo dugula aurrera eraman. Apuntatzeko papelak, Ezkzu, Olaso eta gaztetxean daude. Barrako lana egiteko beharko da batez ere jendea, baina laguntza oro eskertuko dugu. Beraz, badakizu, zure herriko jaialdia Goierriko reggae erreferente bihurtzerik nahi baduzu lagundu pixka bat, denon artean lortuko dugu!! Suaaa!!