Legorretako armarriaren inguruko hitzaldia izango da bihar, Rosa Aierberen eskutik
13 Otsaila 2023
Bihar, otsailak 14, Legorretako armarriaren historia kontatuko du Rosa Aierbe Historian doktore eta EHUko irakasleak. 18:30etan izango da hitzaldia, udaletxean (gaztelaniaz izango da).
Udalak prozesu bat abiatu du armarria berritzeko, eta saio honetan herritarrek aukera izango dute prozesuaren berri izateko eta iritzia emateko.