Legorretako inauteriak ospatuko dira asteburu honetan
15 Otsaila 2024
Legorretako Gazte Asanbladak antolatuta, inauteriak ospatuko dira herrian asteburu honetan. Bi eguneko egitaraua antolatu da: ostiralerako eta larunbaterako.
Ostiralean emango zaio hasiera egitarauari futbolin txapelketarekin. 23:00etan hasiko da, gaztetxean.
Larunbatean, aldiz, txupinazoa botako da 12:30ean, eta ondoren buruhandiak abiatuko dira gaztetxetik. Arratsaldean, 18:00etan, mozorro desfile musikatua egingo da, eta eguna amaitzeko, DJ Lyma izango da 23:00etatik aurrera.