Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Legorretako Udalak apaiz-etxea erosi du

Legorretako Udalak apaiz-etxea erosi du

20 Abendua 2024

Legorretako Udal Gobernuaren helburuetako bat herriko plazaren erdian dagoen apaiz-etxea erostea izan da eta Gotzaitegiarekin akordio batera iritsi ondoren, erosketa abenduaren 13an gauzatu zen 203.200 euroren truke.

Datorren urteari begira, Udal Gobernuaren helburuetako bat, herrian ditugun ekipamenduen azterketa egitea izango da, eta herritarrekin batera egingo den parte-hartze prozesu baten bidez, Legorretako beharrak identifikatzea. Prozesu honetan aukera anitzak eskainiko dizkigu eskuratu berri dugun eraikin honek.