Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Legorretako Udalak autobusa antolatu du azaroaren 4an Bilbon egingo den manifestaziora joateko

Legorretako Udalak autobusa antolatu du azaroaren 4an Bilbon egingo den manifestaziora joateko

31 Urria 2023

Legorretako Udalak bat egiten du azaroaren 4rako Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestazioarekin. Kale-agerraldia euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Manifestazioa 17:00etan abiatuko da Euskalduna Jauregitik eta Bilboko udaletxearen aurrean amaituko da.

Horregatik, larunbat honetako manifestazioa euskalgintzak deitu duen arren, hizkuntza-aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten duten eragile eta norbanako guztiei gonbidapena luzatzen zaie oldarraldiaren aurrean euskararekin bat egitera, euskaraz bat izatera.

Legorretako Udalak autobusa antolatu du Bilbora joateko, eta ezinbestekoa izango da izena ematea. 15:00etan abiatuko da autobus geltokitik, eta itzulera manifestazioa amaitzean izango da. Pertsonako 5€ ordaindu beharko da egunean bertan, autobusera igo aurretik; adin txikikoentzat dohainik izango da. Izena Kultur Etxean, Udaletxean edota formulario honetan eman daiteke. Azken eguna azaroak 2, osteguna, izango da (egun hori barne).

AZAROAK4 PANKARTA 4000x1200 1 page 0001