Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Legorretako Udalak bat egiten du Ikusgarritasun Lesbikoaren Egunarekin

Legorretako Udalak bat egiten du Ikusgarritasun Lesbikoaren Egunarekin

26 Apirila 2023

Legorretako Udalak bat egingo du gaurko egunean, apirilaren 26an, ospatzen den Ikusgarritasun Lesbikoaren Egunarekin.

Errealitatea da gaur egun emakume askok, espazio askotan, ezin dutela adierazi lesbianak direla. Ikusiezinak dira gizarte honetako hainbat esparrutan: eskolan, familian, lanean edo kalean... Eta zer esanik ez lesbiana nagusiak, migratuak edo asilo-eskatzaileak direnean.
Ikusezintasuna beste indarkeria mota bat da. Sexu eta genero dibertsitatearen alorrean aurrerapenak egon dira, bai, baina ez da nahikoa; oraindik bide luzea dago egiteko, eta gizarte osoaren erantzukizuna da diskriminazio eta indarkeria mota guztien aurka borrokatzea.

Legorretako Udalak emakume lesbianen ikusgarritasuna aldarrikatzen du, eta bere konpromisoa berresten du LGTBI+ biztanleentzat Legorreta herri segurua eta bizigarria bilakatzeko urratsak egiten jarraituko duela.