Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Legorretako Udalak berme guztiekin egin ahal izango du hondakin sistemaren inguruko galdeketa

Legorretako Udalak berme guztiekin egin ahal izango du hondakin sistemaren inguruko galdeketa

30 Abendua 2016

Gaur goizean onartu dute, Madrilgo Ministroen Kontseiluan, Legorretako Udalaren eskaria. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak ezarritako baldintza guztiak bete direla ikusita, Ministroen Kontseiluak baimendu egin du hondakinak gaika biltzeko sistemaren inguruan herri galdeketa egitea, eta, beraz, berme guztiekin egin ahal izango da kontsulta (hemen albistea, gaztelaniaz)

Horixe da jakinarazpena. Zehaztasun gehiago jakin ahala emango du haien berri udalak.