Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Legorretako Udalak Irisgarritasun Unibertsalaren Plan Integrala idazteko diru laguntza jaso du

Legorretako Udalak Irisgarritasun Unibertsalaren Plan Integrala idazteko diru laguntza jaso du

29 Apirila 2024

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren diru laguntza jaso du Legorretako Udalak, Irisgarritasun Unibertsalaren Plan Integrala idazteko. Laguntza hori 2023ko azaroaren 14ko Aginduari dagokio. Agindu horren bidez, toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integralen bidez Irisgarritasun Unibertsaleko Estrategia ezartzeko eta bertan aurreikusitako jarduerak gauzatzeko.

Legorretako Udalak zehazki 12.850 euro jaso ditu, inbertsio guztiaren %70a. Lanek 2025eko urriaren 31rako amaituta egon behar dute.