Legorretako zaintzaile profesionalen topaketa egingo da azaroaren 8an
02 Azaroa 2023
Legorretako Udalak, Enarak kooperatibarekin elkarlanean, herriko zaintzaile profesionalen arteko topaketa antolatu du azaroaren 8rako, datorren asteazkenerako. 16:00etatik 18:00etara bitartean izango da udaletxeko areto nagusian, eta beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.
Topaketa honen helburu nagusia zaintzaile profesionalak diren emakumeekin biltzeko elkargunea sortzea izango da. Horretaz gain, beraien arteko harremanak bultzatzeko, saretzeko eta zenbait kezka argitzeko ere antolatu da topaketa. Bestalde, lan egoeren eta egoera administratiboen inguruan sortu daitezkeen kezkak, egunerokotasuneko kezkak eta bestelako zalantzak ere argituko dira.
Izena emateko bi modu daude: gizarte@legorreta.eus helbidera mezu bat bidaliz, edo 943 085 290/688 829 013 telefono zenbakietara deituz.