'Legorretan ba al dago armairurik?' solasaldia, ostegunean
19 Ekaina 2021
Datorren ostegunean, ekainaren 24ean, LGTB+ herri diagnostikoaren inguruko solasaldia izango da Herri Antzokian. Hainbat lagun eta aditu izango dira 'Legorretan ba al dago armairurik?' titulupean egingo den saioan: Zuriñe Rodriguez (Legorretako LGTB+ diagnostikoaren ikerlaria eta Sudergintza koooperatibako kidea), Joseba Gabilondo (EHGAMeko kidea), German Urteaga (Trans aktibista) eta Amets Martinez de Heredia (Ikusgune- Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiko koordinatzailea). Emanaldia 18:00etan hasiko eta eta izen-ematea berdintasuna@legorreta.eus helbidean egin daiteke.