Legorretako Udalak aplikazio bat garatu du sakelako telefonoetarako, ACV Multimedia etxearen laguntzaz, herritarrekin hartu-eman azkar, zuzeneko eta hurbila izateko helburuz. Izan ere, udalak herritarrei albisteak, argazkiak, bideoak eta bestelakoak eskaintzeaz gain, herritarrek ere izango dute aukera udalari jakinarazpenak eta eskariak egiteko.
Maiatzaren 18an izango da LegorretAPP aplikazioaren aurkezpena, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.
Eskuragarri dago Play Store-n eta App Store-n.
Herritarrekin komunikatzeko orain arteko tresnen osagarri izango da aplikazio hau. Aukera hauek ematen ditu:
- Albisteak: Herritarren intereseko albisteak argitaratuko dira bertan.
- Agenda: Herriko agenda izango da, udalak zein herritarrek antolatutako ekintzena.
- Argazkiak eta bideoak: Herriko ekintzetan egindako argazki eta bideoak, karpetatan sailkatuta.
- Sare sozialak: Udalaren Facebook eta Twitter kontuak.
- Idatzi udalari: Konpondu beharreko altzarien edo bestelakoen jakinarazpena bidali ahal izango dio herritarrak udalari, bai eta eskari edo proposamenen bat egin ere.
- Herriko taldeak: Eragileen albisteak, modu ikusgarri batean emanak.
- Erreserba gunea: Udal azpiegiturak edo materialak zuzenean erreserbatzeko gunea.
- Mapa turistikoa: Herriko txoko interesgarrien mapa.
- Autobus ordutegiak: Garraio publikoaren ordutegia.
- Telefonoak: Telefono interesgarriak.
- Eguraldia: Eguraldi iragarpena.


