Lehen Hezkuntzako haurren guraso, zaintzaile eta tutoreei zuzendutako bigarren hitzaldia
09 Martxoa 2026
Harremanak elkarteak gidatuta, Lehen Hezkuntzako haurren guraso, zaintzaile eta tutoreei zuzendutako bigarren saioa eskainiko da ostegun honetan, hilak 12. Saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian eta lehen saioan parte hartu ez zuten herritarrek ere, izen emateko aukera izango dute. Horretarako bi aukera daude: galdetegi hau beteta edo gizarte@legorreta.eus helbidera mezu bat bidalita.